Internet sortu zenetik, kazetaritza aldaketa nabarmenak jasan ditu. Izan ere, sareari esker, hiritar guztiak albisteak sortzeko aukera dute eta gertatu bezain laster informazio jasotzeko ere. Ondorioz, egunkarien salmentak asko jaitsi dira, zure etxeko ordenagailuan bertan jaso dezakegulako informazio guztia. Gainera aipatu behar da, sare hauek erabiltzeko erraztasuna, izenburua edo gaia soilik aipatuz, segituan ageri direlako horri buruzko idatzitako albiste guztiak, data eta tokia ere zehaztu dezakegu. Erabiltzaile eta irakurleak protagonistak bihurtzen dira, autoreak izatera pasatuko dira. Honek aukera handia ematen du, bakoitzak bere pentsamenduak, iritziak eta informazioa argitaratzeko aukera ematen duelako.
Honek, sektorean arazoak sortzen ditu baita publizitatean ere, beraz, internet-ari lotutako baliabideak bilatzera behartuta daude komunikabideak.
Baina, nork dauka albisteak kontrastatzeko ardura? Edonork albiste bat idazteko aukera baldin badu, fidagarriak dira? Izan ere, edonork bere ikerkuntzak baliatu gabe argitara ditzake webgune batean.
Ziberkazetaritzaren bitartez, kazetaria sarean bertan kokatzen da, sareko informazioaz baliatuz edo informazioa sarean zabalduz.





