‘webgune’ laburpen hitzak dituzten postak

h1

Firefox

Martxoa 10, 2010

Firefox gero eta gehiago erabiltzen hasi den nabigatzailea da.

Izan ere bere ezaugarriak oso nabarmenak dira eta nabigazioa askoz errazagoa bihurtzen dute. Hauek dira ezaugarririk azpigarrienak:

Helbide-barra adimentsua: zure webgune gogoenak segituan aurkitzen ditu.

Super-abiadura: ordenagailuaren memoria gutxiago erabiliz, orriak askoz bizkorrago ikus daitezke.

Laster markak: webguneak laster eta arin baten aurkitzen ditu.

Web iruzurren babesa

Nabigatzaile pribatua: sarean arrastorik ez uzteko.

Ezaugarriak aparte, firefox eskaintzen duen segurtasun maila oso handia da, izan ere, zure informazio pertsonala zuretzat gordetzen du. Gainera, nabigatzaile honek, hainbat gehigarri eskaintzen ditu. Nabarmena eta euskal herrian erabilgarriena, euskalbar da. Bertan euskarazko hainbat hiztegi elkartzen dira, eta helbide barra bezala agertzen da zure pantailan. Hainbat jendeen iritziak irakurri eta gero, argi konturatzen zara jendeak firefox erabiltzearen arrazoirik sendoena, firefox euskaraz izateko aukera dagoela da. Beste nabigatzaileak aldiz, gaztelerazko bertsioa soilik dute. Gainera, firefox-en abiadura aipatzen dute. Beste alde batetik, diseinua zu zuek aukeratzeko aukera duzu, diseinu estandarretik ateraz. Kolore berriak aukeratu ditzakezu edo botoiak handiagoak jartzea dago. Hauek eta beste asko dira firefox eskaintzen dituen ezaugarriak. Horregatik ea nabigatzaile guztiak firefox erabiltzen dute.

h1

Ziberkazetaritza

Otsaila 10, 2010

Internet sortu zenetik, kazetaritza aldaketa nabarmenak jasan ditu. Izan ere, sareari esker, hiritar guztiak albisteak sortzeko aukera dute eta gertatu bezain laster informazio jasotzeko ere. Ondorioz, egunkarien salmentak asko jaitsi dira, zure etxeko ordenagailuan bertan jaso dezakegulako informazio guztia. Gainera aipatu behar da, sare hauek erabiltzeko erraztasuna, izenburua edo gaia soilik aipatuz, segituan ageri direlako horri buruzko idatzitako albiste guztiak, data eta tokia ere zehaztu dezakegu. Erabiltzaile eta irakurleak protagonistak bihurtzen dira, autoreak izatera pasatuko dira. Honek aukera handia ematen du, bakoitzak bere pentsamenduak, iritziak eta informazioa argitaratzeko aukera ematen duelako.

Honek, sektorean arazoak sortzen ditu baita publizitatean ere, beraz, internet-ari lotutako baliabideak bilatzera behartuta daude komunikabideak.

Baina, nork dauka albisteak kontrastatzeko ardura? Edonork albiste bat idazteko aukera baldin badu,  fidagarriak dira? Izan ere, edonork bere ikerkuntzak baliatu gabe argitara ditzake webgune batean.

Ziberkazetaritzaren bitartez, kazetaria sarean bertan kokatzen da, sareko informazioaz baliatuz edo informazioa sarean zabalduz.

h1

Bost blogen azterketa

Otsaila 4, 2010

Gaurkoan, bloga ezberdinak aztertzen egon naiz. Guztiak blog-ak izan arren, ezaugarri ezberdinak dituztela konturatu naiz, bai diseinu edo edukia aldetik. Horretarako, bost blog hartu eta hauen azterketa bat egin dut, bakoitzaren ezaugarriak onak eta txarrak aztertuz.

Aztertu dudan lehengoa, sopelako gazte asanblada egindako bloga izan da. Bertan, herrian gertatzen diren gazte mugimenduk aipatzen dira, bai ekintza, ekitaldi, jai edo albiste. Edukiari dagokionez, oso egokia da, albisteak eguneratuak daude eta Sopelan ematen diren ekintza guztiak agertzen dira.
Blog honen lehentasuna, albisteak daukate, eta horregatik diseinua bigarren maila batean gelditzen da.  Hala ere, uste dut, diseinuari garrantzia gehiago eman beharko litzaiokela, itsura bisuala baita lehenik ikusten dena.
Azkenik, bigarren zutabe bat aurkitzen dugu, interesgarriak diren beste albiste edo webgunen loturak dituena.

Blog hau zineman ematen diren estreinaldi guztien berri ematen da. film berrien laburpenak eta iritzi pertsonalak ematen dira. Eta bigarren zutabean, kritika egindako pelikula guztien zerrenda agertzen da alfabetikoki antolatuta.
Diseinu aldetik, argazki kopuru handia dago, batez ere, filmen portadak.

Hurrengoa, biologiari buruzko gaiak aztertzen duen blog bat da. bertan, albiste, ekitaldi datak, webgune ezberdinen informazio eta liburu interesgarriak aipatzen dira.
Edukiaren aldetik, ezin dezaket askorik esan, izan ere, biologiari buruzko albisteak dira eta ez nahiz gai honetan aditua, baina albiste guztien amaieran, informazioa nondik atera den ageri da, konprobatu nahi ezkero, bertan dago iturria.
Diseinu aldetik, oso erakargarria da eta gai guztiak ondo bereizten dira. Argazkiak, bideioak, linkak… ondo bereizten dira.

Ondorengoa, hezkuntza eta pedagogía aztertzen duen blog bat da. Bertan, gai ezberdinak azaltzen dituzte, bideo baten laguntzaz.
Diseinu aldetik, sinplea da, ez diote garrantzi handirik ematen.

Azkenengo blog hau, 20Minutos egunkariaren blog-a da. Bertan, egungo informazioarekin batera, bere iritzi pertsonala eta iradokizunak agertzen dira.  Estilo profesionala da nagusi. Diseinua nahiko sinple eta zuzena da, 20Minutos egunkariaren diseinuaren antza handia dauka. Atalak desberdinak oso ondo sailkatuta daude blogean zehar eta link eta tag mordoak ditu. Bestetik, ez du multimedia elementu nabarmenik.

h1

Zer da bloga?

Otsaila 3, 2010

Orain arte informazioa profesionalen esku zegoen. Haiek ziren lan hau betetzen zutenak, baina gaur egun, guztiok dugu gustuko dugun informazioa sarean eskegitzeko aukera, blog baten bitartez. Izan ere, edonork sortu dezake blog bat.

Horrela, lehen aipatu bezala, gustuko egunkari bat sortu dezakegu, informazio zehatz batean oinarrituta, askatasun osoz, iritziak, poesia edo norberaren idatziak argitaratuz. Esaterako, nire herriari buruzko blog bat sortu dezaket herritar guztiak herrian gertatzen denaren berri izateko.

Nik esaterako, fotolog izeneko blog bat izan nuen, bertan, egunero argazki bat eskegi eta lerro batzuk idazten nituen gertakizunen arabera, horrela nire lagunek nire ekintzen berri izateko aukera dute, eta era berean, alderantziz. Gainera iruzkinak egiteko aukera dago.

Hala ere, fotolog ez da  nire azkeneko bloga izan, orain dela urte bat, tuenti-ko kontu bat egin nuen. Tuenti modan dagoen sare soziala handia da, eta blog baten ezaugarrik ditu. Argazkiak igo eta konpartitu daitezke, iruzkinak idatzi, sarrerak egin edo zure datu pertsonalak idatzi, nahi izanez gero. Nahiz eta tuenti bere alde txarrak izan, esaterako, anonimatua guztiz galtzen da, nik asko erabiltzen dudan sarea da. Gainera, ekitaldi, berri edo kontzertuen berri ematen dizu, agenda pertsonal bat sortuz.

Nire ustez, webgune eta blog baten arteko ezberdintasunik nabarmena, diseinua da. Blog bat, pertsonalizatu egin dezakezu, baina berak emandako gorputza erabilita. Webgune bat, guztiz sortzen duzu, kolore, letra… aukeratuz.

Nire ustez, blog-a oso interesgarria da. Sortzeko eta erabiltzeko oso erraz da, eta edonork sortu dezake, iritzi eta informazio ezberdinak konpartituz.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.