Orain arte ezagutzen ez nituen bi hitz lehen aldiz entzun ditut, Community Manager. Hau da, enpresa edo mara bat ezagutzera eramaten duen pertsona da. Bere lana jendearekin harremanetan jartzea da, internetez baliatuz. Twitter, facebook, tuenti, blog… eta antzeko sare sozialak erabiliz, munduarekin kontaktuan jartzen da, beti ere dinamismo bat erabiliz. Egunean eraman behar ditu gauzak, beti jendearen bistan edo ahoan egoteko eta enpresaren izen hori ez ahazteko. Azken finean, Community manager bat, hainbat komunikazio estrategiak ezagutzen dituen pertsona da eta modu eraginkor batez talde batengana heltzea lortzen du. Nire ustez, lanbide honetan lan egingo duen pertsona hainbat ezaugarri izan behar ditu. Esaterako, komunikazioa eta teknologi berriak ezagutu eta erabiltzen gustatu behar zaio, izan ere, hauek dira lan egiteko dituen tresnak. Izaeraz irekia izan behar da, pertsona alaia eta aktiboa, jendeen artean lan egiten baldin badu, bere positibotasuna transmititzea ezinbesteko delako. Teknika hauei esker, enpresa kanpoko kezkak, iritziak iradokizunak eta kritiken berri izateko aukera dute eta haien gustura jartzen saiatuz.Gauza hauek direla eta orain lanbide honen nondik norakoak pixka ezagututa, lan hau hartuko nuela esan dezaket. Baina ez betiko, denboraldi batentzako baizik ere. Izan ere, teknologi berriak gustuko ditut, eta sare sozialetan ibiltzen naiz baita blogetan ere. Eta jendearekin zabaltzea ez dit inolako beldurrik ematen. Hala ere uste dut lanbide honek esfortzu eta inplikazioa asko eskatzen du, beti gauzen berri izan behar duzu eta beti online egon behar zara. Horrek asko nekatuko zidan. Horregatik lehen aipatu bezala, denbora txiki batez hartuko nukeela. Baino ez nioke ezetz esango.
‘tuenti’ laburpen hitzak dituzten postak

COMMUNITY MANAGER
Maiatza 12, 2010
Zer da bloga?
Otsaila 3, 2010Orain arte informazioa profesionalen esku zegoen. Haiek ziren lan hau betetzen zutenak, baina gaur egun, guztiok dugu gustuko dugun informazioa sarean eskegitzeko aukera, blog baten bitartez. Izan ere, edonork sortu dezake blog bat.
Horrela, lehen aipatu bezala, gustuko egunkari bat sortu dezakegu, informazio zehatz batean oinarrituta, askatasun osoz, iritziak, poesia edo norberaren idatziak argitaratuz. Esaterako, nire herriari buruzko blog bat sortu dezaket herritar guztiak herrian gertatzen denaren berri izateko.
Nik esaterako, fotolog izeneko blog bat izan nuen, bertan, egunero argazki bat eskegi eta lerro batzuk idazten nituen gertakizunen arabera, horrela nire lagunek nire ekintzen berri izateko aukera dute, eta era berean, alderantziz. Gainera iruzkinak egiteko aukera dago.
Hala ere, fotolog ez da nire azkeneko bloga izan, orain dela urte bat, tuenti-ko kontu bat egin nuen. Tuenti modan dagoen sare soziala handia da, eta blog baten ezaugarrik ditu. Argazkiak igo eta konpartitu daitezke, iruzkinak idatzi, sarrerak egin edo zure datu pertsonalak idatzi, nahi izanez gero. Nahiz eta tuenti bere alde txarrak izan, esaterako, anonimatua guztiz galtzen da, nik asko erabiltzen dudan sarea da. Gainera, ekitaldi, berri edo kontzertuen berri ematen dizu, agenda pertsonal bat sortuz.
Nire ustez, webgune eta blog baten arteko ezberdintasunik nabarmena, diseinua da. Blog bat, pertsonalizatu egin dezakezu, baina berak emandako gorputza erabilita. Webgune bat, guztiz sortzen duzu, kolore, letra… aukeratuz.
Nire ustez, blog-a oso interesgarria da. Sortzeko eta erabiltzeko oso erraz da, eta edonork sortu dezake, iritzi eta informazio ezberdinak konpartituz.





