‘medioa’ laburpen hitzak dituzten postak

h1

EUSKALDUNON EGUNKARIA

Apirila 15, 2010

Orain dela zazpi urte Euskal Herriak lurrikarra politiko itzela jasan zuen, Euskaldunon egunkaria itxi egin zuten. Botere publiko bat hautsi, eta gure mediorik preziatuena kendu ziguten.

Egunkaria 1990.urtean sortu  zen eta egunkari honen helbururik nagusiena, independientea , plurala, aurrerakoia, nazionala eta euskararen sustatzailea izatea zen, beste ezaugarri askoren artean.

2003ko otsailean, euskal herritarrentzat egun ilun bilakatu zen, izan ere, euskaldunon egunkaria itxi zuten, bertan lan egiten zuten 10 lagun  atxilotuz, hauek inkomunikatuak egon dira eta torturak jasan dituztela aitortu  dute. ETAko kide izatea leporatzen zieten eta horregatik zazpi urtez kartzelan egon dira  epaiketaren zai. Azkenean, 2010 epaiketa egin da, eta atxilotuak absolitu egin dituzte. Izan ere, ezin ziren inolako frogetan oinarritu.

Zazpi urte pasatu ostean, atxilotuak berriro ere aske dira, baina, herriak ez du pasatutako inoiz ahaztuko are gutxiago kartzelan igarotako momentu latz horiek.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.