HUHEZIKO fakultatean aritu naiz zer nabigatzaile erabiltzen duten eta zergatik galdezka, hainbat iritzi ezberdin jasoz.
- Oihan Vitoria (IKO 1.maila) : Explorer
- Maitane Serrano (IKO2.maila: Firefox
- Eider Madina (IKO3.maila) : Firefox
- Itziar Irizar (IKO3.maila) : Google crome
- Ibon Gaminde (IKO4.maila) : Firefox
- Irune Gurtubai (IKO4.maila) : Explorer
Inkesta hau jaso ostean, argi geratu da Firefox sarean duen indarra, izan ere, ikasle guztiak esan duten bezala, nabigatzaile hau, besteak baino abiadura handiagoa du, honek erosoagoa bihurtzen du. Gainera, erabiltzeko orduan, errazagoa da, izan ere, firefox gehigarri asko eskaintzen ditu,hala nola, euskalbar, hiztegiak, webgintzarako tresnak…hauek, laster marka bezala agertzen dira nabigazio orrian bertan. Beste alde batetik, euskarazko bertsioa du, aukera hau eskaintzen duen nabigatzaile bakar daukagu firefox.
Firefox parean, Internet explorer aurkitzen dugu. Nahiz eta Firefox-en abantailak nabarmenak izan, badago oraindik, Internet Explorer erabiltzen dutenak, honen arazo nagusiena, ohitura kontua da. Izan ere, ordenagailuan bertan, nabigatzaile hau dator instalatuta eta erabiltzen ohitutzen gara. Gainera, badago jende asko, explorer eskaintzen dituen ezaugarriekin nahikoa duela.
Amaitzeko, aipatzekoa da, gero eta jende gehiago hasi dela nabigatzaile berri bat erabiltzen; Google Crome. Nabigatzailea hau, berritzailea izateaz aparte, askoz azkarragoa da eta gainera diseinua zu zeuk hautatzeko aukera ematen dizu.









