Txikitan, eguneroko bat oparitu zidaten, bertan, egunean bizitako abenturak idazten nituen. Gustua hartu nion eta ohitura bihurtu zen gauero egunerokoan idaztea, bai egun txarrak eta bai onak.
Oraindik ere, nire sentimenduak orri txuri baten idazten ditut, izan ere, asko kostatzen zait, nire sentimenduak jende aurrean adieraztea. Horregatik blog baten bitartez jakinarazten diet nire lagunei nire pozak eta tristurak. Eta hitzekin batera, egoera islatzen duen argazki bat igotzen dut.
Egun batean, iruzkin berri bat jaso nuen, ez zen ezaguna. Bi lerro besterik ez ziren, baina harritu ninduten. “ kaixo! Benetan argazki polita gaur igotako, egunero gero eta politagoa zara…” irakurri bezain laster, bere blogen sartu nintzen, baina ez, ez nituen ezagutzen argazkian ateratzen ziren berde koloreko begi horiek. Momentu batez, txundituta geratu nintzen pantailari begira eta bere iruzkina erantzun nuen. Hortik aurrera ohitura bihurtu zen gure blogak bisitatu eta iruzkinak idaztea. Gaua iriztea desiratzen nuen bere iruzkin berria irakurtzeko. Hiru hilabete eta 90 iruzkin eta gero, biziki maiteminduta nengoen.
Nahiz eta pantailaren beste aldean egon, begiak ixten ditut, arnasari eusteko eta zabaltzen ditudanean, munduko irribarrerik politena ikusten dut, baita begi berde horien argitasuna ere. Orduan konturatzen naiz, nire ametsetako mutila dela.






