‘firefox’ laburpen hitzak dituzten postak

h1

Firefox

Martxoa 10, 2010

Firefox gero eta gehiago erabiltzen hasi den nabigatzailea da.

Izan ere bere ezaugarriak oso nabarmenak dira eta nabigazioa askoz errazagoa bihurtzen dute. Hauek dira ezaugarririk azpigarrienak:

Helbide-barra adimentsua: zure webgune gogoenak segituan aurkitzen ditu.

Super-abiadura: ordenagailuaren memoria gutxiago erabiliz, orriak askoz bizkorrago ikus daitezke.

Laster markak: webguneak laster eta arin baten aurkitzen ditu.

Web iruzurren babesa

Nabigatzaile pribatua: sarean arrastorik ez uzteko.

Ezaugarriak aparte, firefox eskaintzen duen segurtasun maila oso handia da, izan ere, zure informazio pertsonala zuretzat gordetzen du. Gainera, nabigatzaile honek, hainbat gehigarri eskaintzen ditu. Nabarmena eta euskal herrian erabilgarriena, euskalbar da. Bertan euskarazko hainbat hiztegi elkartzen dira, eta helbide barra bezala agertzen da zure pantailan. Hainbat jendeen iritziak irakurri eta gero, argi konturatzen zara jendeak firefox erabiltzearen arrazoirik sendoena, firefox euskaraz izateko aukera dagoela da. Beste nabigatzaileak aldiz, gaztelerazko bertsioa soilik dute. Gainera, firefox-en abiadura aipatzen dute. Beste alde batetik, diseinua zu zuek aukeratzeko aukera duzu, diseinu estandarretik ateraz. Kolore berriak aukeratu ditzakezu edo botoiak handiagoak jartzea dago. Hauek eta beste asko dira firefox eskaintzen dituen ezaugarriak. Horregatik ea nabigatzaile guztiak firefox erabiltzen dute.

h1

ZE NABIGATZAILE ERABILTZEN DUZU?

Otsaila 10, 2010

HUHEZIKO fakultatean aritu naiz zer nabigatzaile erabiltzen duten eta zergatik galdezka, hainbat iritzi ezberdin jasoz.

  • Izarne Olano ( IKO 1.maila : Explorer
  • Igone Azurmendi (IKO2maila) : Firefox
  • Oihan Vitoria (IKO 1.maila) : Explorer
  • Maitane Serrano (IKO2.maila: Firefox
  • Eider Madina (IKO3.maila) : Firefox
  • Itziar Irizar (IKO3.maila) : Google crome
  • Ibon Gaminde (IKO4.maila) : Firefox
  • Irune Gurtubai (IKO4.maila) : Explorer

Inkesta hau jaso ostean, argi geratu da Firefox sarean duen indarra, izan ere, ikasle guztiak esan duten bezala, nabigatzaile hau, besteak baino abiadura handiagoa du, honek erosoagoa bihurtzen du. Gainera, erabiltzeko orduan, errazagoa da, izan ere, firefox gehigarri asko eskaintzen ditu,hala nola, euskalbar, hiztegiak, webgintzarako tresnak…hauek, laster marka bezala agertzen dira nabigazio orrian bertan. Beste alde batetik, euskarazko bertsioa du, aukera hau eskaintzen duen nabigatzaile bakar daukagu firefox.

Firefox parean, Internet explorer aurkitzen dugu. Nahiz eta Firefox-en abantailak nabarmenak izan, badago oraindik, Internet Explorer erabiltzen dutenak, honen arazo nagusiena, ohitura kontua da. Izan ere, ordenagailuan bertan, nabigatzaile hau dator instalatuta eta erabiltzen ohitutzen gara. Gainera, badago jende asko, explorer eskaintzen dituen ezaugarriekin nahikoa duela.

Amaitzeko, aipatzekoa da, gero eta jende gehiago hasi dela nabigatzaile berri bat erabiltzen; Google Crome. Nabigatzailea hau, berritzailea izateaz aparte, askoz azkarragoa da eta gainera diseinua zu zeuk hautatzeko aukera ematen dizu.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.