Gaurkoan, bloga ezberdinak aztertzen egon naiz. Guztiak blog-ak izan arren, ezaugarri ezberdinak dituztela konturatu naiz, bai diseinu edo edukia aldetik. Horretarako, bost blog hartu eta hauen azterketa bat egin dut, bakoitzaren ezaugarriak onak eta txarrak aztertuz.
Aztertu dudan lehengoa, sopelako gazte asanblada egindako bloga izan da. Bertan, herrian gertatzen diren gazte mugimenduk aipatzen dira, bai ekintza, ekitaldi, jai edo albiste. Edukiari dagokionez, oso egokia da, albisteak eguneratuak daude eta Sopelan ematen diren ekintza guztiak agertzen dira.
Blog honen lehentasuna, albisteak daukate, eta horregatik diseinua bigarren maila batean gelditzen da. Hala ere, uste dut, diseinuari garrantzia gehiago eman beharko litzaiokela, itsura bisuala baita lehenik ikusten dena.
Azkenik, bigarren zutabe bat aurkitzen dugu, interesgarriak diren beste albiste edo webgunen loturak dituena.
Blog hau zineman ematen diren estreinaldi guztien berri ematen da. film berrien laburpenak eta iritzi pertsonalak ematen dira. Eta bigarren zutabean, kritika egindako pelikula guztien zerrenda agertzen da alfabetikoki antolatuta.
Diseinu aldetik, argazki kopuru handia dago, batez ere, filmen portadak.
Hurrengoa, biologiari buruzko gaiak aztertzen duen blog bat da. bertan, albiste, ekitaldi datak, webgune ezberdinen informazio eta liburu interesgarriak aipatzen dira.
Edukiaren aldetik, ezin dezaket askorik esan, izan ere, biologiari buruzko albisteak dira eta ez nahiz gai honetan aditua, baina albiste guztien amaieran, informazioa nondik atera den ageri da, konprobatu nahi ezkero, bertan dago iturria.
Diseinu aldetik, oso erakargarria da eta gai guztiak ondo bereizten dira. Argazkiak, bideioak, linkak… ondo bereizten dira.
Ondorengoa, hezkuntza eta pedagogía aztertzen duen blog bat da. Bertan, gai ezberdinak azaltzen dituzte, bideo baten laguntzaz.
Diseinu aldetik, sinplea da, ez diote garrantzi handirik ematen.
Azkenengo blog hau, 20Minutos egunkariaren blog-a da. Bertan, egungo informazioarekin batera, bere iritzi pertsonala eta iradokizunak agertzen dira. Estilo profesionala da nagusi. Diseinua nahiko sinple eta zuzena da, 20Minutos egunkariaren diseinuaren antza handia dauka. Atalak desberdinak oso ondo sailkatuta daude blogean zehar eta link eta tag mordoak ditu. Bestetik, ez du multimedia elementu nabarmenik.







KOMUNIKALDIA’10
Martxoa 17, 2010Aurtengo komunikaldietan, telebistak interneten hartu duen txokoari buruz hitz egin dute. Bertan, gonbidatu ezberdinak izan dira fenomeno honi buruz hitz egiteko.
Edukiak askeak dira eta lehenago mass-media leku batean kokatua izatetik, zabaltzera joateko joera izan zuen, audientzia ezberdin bat eraiki zelako. Horietan adituak zirenak konturatu ziren jendea haratago joaten bada, beraiek ere bide berdina jarraitu behar zutela. Horrekin batera formatu ezberdinak agertzen hasi ziren, WebTV, InternetMovies, bideoBlog. Interneteko interaktibitatea handiagotzen doan heinean, nobedade ezberdinak agertzen joan dira, adibidez, hiru dimentsiotako internet eta telebista.
Bigarren hitzaldian, Ruben Sanchez-ez gain, Phillippe Dominguez, Gonzalo Martin eta HUHEZI fakultateko irakaslea den Amaia Pavon-ez osaturiko mahaingurua izan da. BalzacTV, LostInTV eta Doodo Interactive orrialdeei buruz hitz egiteaz gain, interneteko edukien kalitateari buruz eta hauek nola ikusten diren komentatu dute.
Azkenik, hirugarren hitzaldian, Gorka Julio, Iban Arantzabal, Jexux Mari Irazu eta Iñako Gurrutxaga izan ditugu, bertan, hiru bloke azaldu dira. Goiena Telebista, Bertsoa.com eta ETB3 orrialde inguruan egin dira hausnarketak. Edukia oinarria dela azaldu egin dute hau, luzera, neurria saioaren araberakoa izaten da. Gainera, sare sozialak hartu duten indarrari buruz komentatu da, baita streaning buruz, zuzenekoari indar handia emanez.
Hiru hitzaldi hauekin, ekitaldia bukatutzat eman da. Bertan emandako informazioa, interesgarria eta erabilgarria izan da. Informazioa oso ona eta fidagarria izan da nahiz eta gauza esan dituzten gauza askotan erabat ados ez egon.
Uncategorized-n argitaratua | Laburpen hitzak 3D, BalzacTV, bertsoa.com, bideoBlog, edit post, ETB3, film, goiena telebista, internet, InternetMovies, komunikaldiak, konpetentziak, korreoa, LostInTV eta Doodo Interactive, massmedia, TDT, WebTV add a comment | Utzi erantzun bat »