Orain arte ezagutzen ez nituen bi hitz lehen aldiz entzun ditut, Community Manager. Hau da, enpresa edo mara bat ezagutzera eramaten duen pertsona da. Bere lana jendearekin harremanetan jartzea da, internetez baliatuz. Twitter, facebook, tuenti, blog… eta antzeko sare sozialak erabiliz, munduarekin kontaktuan jartzen da, beti ere dinamismo bat erabiliz. Egunean eraman behar ditu gauzak, beti jendearen bistan edo ahoan egoteko eta enpresaren izen hori ez ahazteko. Azken finean, Community manager bat, hainbat komunikazio estrategiak ezagutzen dituen pertsona da eta modu eraginkor batez talde batengana heltzea lortzen du. Nire ustez, lanbide honetan lan egingo duen pertsona hainbat ezaugarri izan behar ditu. Esaterako, komunikazioa eta teknologi berriak ezagutu eta erabiltzen gustatu behar zaio, izan ere, hauek dira lan egiteko dituen tresnak. Izaeraz irekia izan behar da, pertsona alaia eta aktiboa, jendeen artean lan egiten baldin badu, bere positibotasuna transmititzea ezinbesteko delako. Teknika hauei esker, enpresa kanpoko kezkak, iritziak iradokizunak eta kritiken berri izateko aukera dute eta haien gustura jartzen saiatuz.Gauza hauek direla eta orain lanbide honen nondik norakoak pixka ezagututa, lan hau hartuko nuela esan dezaket. Baina ez betiko, denboraldi batentzako baizik ere. Izan ere, teknologi berriak gustuko ditut, eta sare sozialetan ibiltzen naiz baita blogetan ere. Eta jendearekin zabaltzea ez dit inolako beldurrik ematen. Hala ere uste dut lanbide honek esfortzu eta inplikazioa asko eskatzen du, beti gauzen berri izan behar duzu eta beti online egon behar zara. Horrek asko nekatuko zidan. Horregatik lehen aipatu bezala, denbora txiki batez hartuko nukeela. Baino ez nioke ezetz esango.
‘community manager’ laburpen hitzak dituzten postak





