‘bideoBlog’ laburpen hitzak dituzten postak

h1

KOMUNIKALDIA’10

Martxoa 17, 2010

Aurtengo komunikaldietan, telebistak interneten hartu duen txokoari buruz hitz egin dute. Bertan, gonbidatu ezberdinak izan dira fenomeno honi buruz hitz egiteko.

Ruben Sanchez- ek, “Internet killed the TV star” izenburua eman dion hitzaldia eman du. Lehenago telebista zeneko fenomenoa eta gaur egun daukagun telebista ez direla berdinak argi dago, are gehiago TDT eta internetarekin etorrerarekin. Komunikazioa paperetik, irrati eta telefonotik pasatu eta telebistaraino heldu zen. Telebistarekin batera konpetentziak areagotzen joan ziren. Bat-batean, internet heldu zen, inork espero gabe. Militarren estrategia bat izatetik, jendearen egunerokotasunean oso barneratutako dagoen elementu bat izatera heldu da. Internetek egunkariak, irratiak eta telebistako eduki ezberdinak jasotzera heldu da, jendearen erabilera handiaren ondorioz. Guztiak bateratuta gelditzean, jendeari nahi duena egiteko ahalmena ere ematen dio. Bideo bat ikusten ari den bitartean, korreoa begiratzeko eta film bat deskargatzeko aukera emanez.

Edukiak askeak dira eta lehenago mass-media leku batean kokatua izatetik, zabaltzera joateko joera izan zuen, audientzia ezberdin bat eraiki zelako. Horietan adituak zirenak konturatu ziren jendea haratago joaten bada, beraiek ere bide berdina jarraitu behar zutela. Horrekin batera formatu ezberdinak agertzen hasi ziren, WebTV, InternetMovies, bideoBlog. Interneteko interaktibitatea handiagotzen doan heinean, nobedade ezberdinak agertzen joan dira, adibidez, hiru dimentsiotako internet eta telebista.

Bigarren hitzaldian, Ruben Sanchez-ez gain, Phillippe Dominguez, Gonzalo Martin eta HUHEZI fakultateko irakaslea den Amaia Pavon-ez osaturiko mahaingurua izan da. BalzacTV, LostInTV eta Doodo Interactive orrialdeei buruz hitz egiteaz gain, interneteko edukien kalitateari buruz eta hauek nola ikusten diren komentatu dute.

Azkenik, hirugarren hitzaldian, Gorka Julio, Iban Arantzabal, Jexux Mari Irazu eta Iñako Gurrutxaga izan ditugu, bertan, hiru bloke azaldu dira. Goiena Telebista, Bertsoa.com eta  ETB3 orrialde inguruan egin dira hausnarketak. Edukia oinarria dela azaldu egin dute hau, luzera, neurria saioaren araberakoa izaten da. Gainera, sare sozialak hartu duten indarrari buruz komentatu da, baita streaning buruz, zuzenekoari indar handia emanez.

Hiru hitzaldi hauekin, ekitaldia bukatutzat eman da. Bertan emandako informazioa, interesgarria eta erabilgarria izan da. Informazioa oso ona eta fidagarria izan da nahiz eta gauza esan dituzten gauza askotan erabat ados ez egon.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.