Hedabidea idatziak krisian sartzen ari dira, izan ere, informazioa kontsumitzeko modu berria sortu da interneten bidez. Etorkizunik izango al du prentsa idatzia?
Aldaketa teknologikoak eta irakurle gazteek informazioa kontsumitzeko duten era desberdina dela eta, prentsa idatzia sekulako aldaketak jasaten ari da. Izan ere, gazteek, informazio asko kontsumitzen dute baina ezer ordaindu gabe. Honen arrazoia, aldaketa teknologikoak dira, internetek informazioa sarean dohain jasotzeko aukera ematen duelako.
Irakurleak gero eta informazio gehiago jasotzen hasi da profesionalak ez diren pertsonengandik, honen arrazoia, blogak, foroak eta bestelako guneak sortzearekin batera dator, gainera, albiste baten iritzia emateko aukera sortu da, hausnarketak egin edota eztabaidak sortu. Hala ere, iritziak libreak izan arren, batzuetan iritziak murriztuak daude, adierazpen askatasun falta dela eta. Dena dela, blogetan, iritzia emateko aukera zabalagoa da, baita egitateak kontatzeko, izan ere, betidanik, hedabide askok errealitatearen parte batzuk ezkutatu egin dute. Beste alde batetik, sareari esker, informazioa gertatu bezain pronto irakur dezakegu, egun oso bat itxaron beharrean.
Nik, prentsa idatziaren gainbehera hau, aukera moduan hartzen dut. Egia esan, prentsa idatzia desagertuz gero, ez dit asko eragingo formatu digitalean irakurtzea ez didalako hain zaila egiten, gainera, modu errazago batean bilatu ditzakezu zure gustuko albisteak. Hala ere, askoz erosoagoa egiten zait, egunkaria edozein lekutan lasaitasunez irakurtzea, ordenagailu pantaila aurrean egon beharrean. Nire etxean esaterako, egunero egunkaria erosi eta irakurtzeko ohitura dago, izan ere, nire gurasoak ordenagailu baten aurrean ez ziren erabat ondo moldatuko.
Beraz, internet aukera bat izan daiteke prentsan idatzian, baina oraindik ezin da zehaztu zer gertatuko den, argi dago bakoitza bere bidea egin beharko duela.





