h1

“AITZIBER ONAINDIA” BILATZEN

Apirila 20, 2010

 Gaurkoan, nire izena “Aitziber Onaindia” jarri dit google bilatzailean eta nire harridurako 783 emaitza agertu dira nire izenaren inguruan. Batzuk lehenagotik ikusiak nituen baina berri asko agertu dira.

Bilaketa gehienak Ikus-entzunezko komunikazioekin zerikusi dute, esaterako,  informazio konpetentziak materiako bloga, proiektuaren bloga, web diseinuan egiten ari garen webgunea…baita nire gelakideen blogetan agertzen zen nire izena, dena unibertsitateko lanen inguruan.

Horrez aparte, Facebook-eko kontua agertzen zen. Bertan klikatzerakoan nire hainbat datu pertsonalak jartzen zituen, baita argazki bat ere. Horrek pixka bat larritu egin nago, izan ere, ez da nire gustukoa edonork nire datu guztiak jakitea. Horregatik berehala nire profileko hainbat gauza aldatu egin ditut. Facebook-en kontuaz aparte, Twitter-ekoa agertzen da ere.

Orrialdeak batzuk aurrera, Sopelako kultur etxean egin ditudan piano kontzertuen berri zegoen. Bertan, ekitaldien egunak, ordua eta jotzen nituen musika piezak ikus daitezke.

Aurretik irakurri neukan artikulu bat agertzen da, eta ez da batere nire gustukoa. Sapiens Tribune izeneko blog baten,  La actitud impersonal  izenbura duen artikulu bat agertzen da. bertan protagonista ni neu naiz. Artikuluaren autorea, Julian Montaño da, Filosofia ikasi zuen eta gaur egun Komunikazio arloan lan egiten du. Orain arte ez nuen gizon honen izena inoiz entzun, ez diot ezertaz ere ezagutzen eta hori da gehien nazkatzen nauena, izan ere ez dakit zein da nire izena jartzearen arrazoi, kasualitate hutsa izan daitekeelako edo ez. Gainera artikulu horren edukia ez zait batere gustatzen, neu naizelako historian agertzen den protagonista eta historia hori ez delako nire errealitatea. Gainera, artikulua pixka bat barregarria da eta zoro moduan agertzen da nire burua.

Amaitzeko, argazkietan egin dut bilaketa. Argazki gehienak nirekin nire gelakideen eta nire blogan agertzen diren argazkiak dira, baita Gasteizen juergan ateratako argazki bat ageri da. Baino ala eta guztiz, ni bakarrik agertzen naizen  bi argazki bat agertzen dira, egia esan ez zait grazia handirik egiten bertan ateratzea, baino egia esan ez zait asko ikusten.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.