Archive for Apirila, 2010

h1

KORRIDOREKO HOTSAK

Apirila 28, 2010

                                                                          

Beti bezala klase ostean geratu egin gara lanak amaitzeko, kurtsoa bukatzeko egun gutxi batzuk falta dira eta komeni zaigu lanak lehenbailehen egitea. Gaurkoan, osteguna da eta unibertsitate guztian gutxi batzuk geratzen gara. Suposatzen dut unibertsitateko jendea Arrasaten edo Gasteizen egongo direla parra botatzeko intentzioz. Ordu bat lanean daramagu eta komunera joateko gogoak etorri zaizkit, eta momentu batez bakarrik itxi diet lana egiten, komunetik etorri arte. Bat batean, korridoretik zetorren hots batzuk entzun ditut, tiro bat bezalako hotsak ziren, baina ezinezkoa zen. Horregatik harrituta komunetik atera eta korridorera gerturatu naiz. Ezin izan nuen sinistu nire begiek ikusten ari zirena. Morroi batzuk ikasle eta irakasleak bahitu zituzten, korridore amaieran soka batez loturik zeuden, mugitu ezinik, oihu egin ezinik, beldurrak akatsen… Oso urduri jarri nintzen momentu horretan, zer egin behar dut nik orain? Ezin naute sekula ikusi bestela haien beste biktima bat bilakatuko naiz. Eskerrak, mobila nire ezkerreko poltsikoan daukat. Azkar batean atera dut eta poliziari deitzea erabaki dut, 112 zenbakiak markatzea asko kosta zitzaidan, eskua dardaka neukan. Komunean sartu eta gertatzen ari zena kontatu nien, laguntza erregutu nien. Hogeita hamar minututan etorriko zirela esan zidaten, momentu horietan minutuak orduak ziren eta ezin nuen hainbeste itxaron, ni aurkitzeko beldur nintzen. Horregatik Eskoriatzan bizi den lagun bati deitu nion, asko kostatu zitzaidan dena azaltzea, izan ere, oso baxu hitz egiten nion eta entzuteko zailtasunak zituen, gainera hasieran broma bezala hartu zuen, baina nire larritasuna ohartu ondoren konturatu zen benetan ari nintzela. Jendearen bila joateko eta segituan unira etortzeko eskatu nion. Twitter, tuenti, korreoan mezu bat jarri zuten jendean momentuan irakurtzeko gertatzen ari zena eta unira segituan hurbiltzeko, horrela jendea elkartzea lortu zuten eta unira sartu zirenean, morroiak inguratuak edukitzea lortu zuten, alde ez egiteko. Minutu batzuk geroago polizia etorri zen eta atxilotu zituzten. Susto batean gelditu zen gertatutakoa, inoiz ahaztu ezingo dudan esperientzia.

h1

MINDMEISTER ERABILTZEN

Apirila 27, 2010

Gaurko klasean, Mindmeister erabiltzen ikasi dugu,  programa honek adimen mapak sortzeko aukera ematen du, bertan hainbat aukera dituzu zure gustora sortzeko.

Bertan, adimen mapa sortzeko mahaigaina bat daukazu eta ezkerraldean zutabe bat aurkitzen da. Zutabe horretan mapa sortzeko eta aldatzeko hainbat tresna daude. Notak gehitzeko posibilitatea daukazu, baita loturak jartzeko eta fitxategiak eranzteko ere.

h1

Goiena.net

Apirila 21, 2010

 Gaurko klasean Ibon Aranzabal izan dugu gonbidatu bezala. Iban Goiena.net-eko zuzendaria da. Goiena ezagutzen ez genuenontzako argibide bat izan da gaurko hitzaldia. Hasieran, kazetaritza multimediari buruz hitz egingo zigun baino azkenean, komunikazio gizarteak zein hizkuntza erabiltzen duen azaldu digu.

 Komunitateak blog baten inguruan sortzen dira, blogean dituzun irakurle kopuruari deitzen zaio komunitatea. Bloga euskaraz idatziz gero, euskarazko komunitate bat izango zen. Goeina.net euskarazko komunitate bat dauka, irakurleak euskaraz informatzen ditu.

Goiena.net Debagoienko albisteak sortzen dituen webgune bakarra da. Euskara da hizkuntza bakarra eta bertan,iragarkiak, zorion gurrak, eskelak, gida komertziala, blogak..aurkitu daitezke.  Usoa Agirre esan duen bezala, ” goiena.net eskaparate polita da eragile horren ekintzak aurrera eramateko”. Goiena euskara hutsean egiten dute, izan ere, haien ardatzetako bat da,  eta informazioa euskaraz ematen dute,  Ibonen esan duen bezala, “ naturala kontsideratzen dugu euskara, baina ez horregatik gabiltza aparradia ematen, euskaraz eta kito”. 2400 lagun bisitatzen dute goiena egunero, gehienbat blogetatik izaten dituzte bisitak.

Goiena erabat anitza da, librea, denei ahotsa ematen zaio horregatik ez daude ideologia, sexu adin edo talde konkretu bati zuzenduta, harik eta irekiena dira, izan ere, goiena mundu guztiari zuzenduta dago.Erabat sinesgarria izateko garrantzitsua baita anitza izatea.

Ibonek, bere esperientzia propiotik eman digu hitzaldia, izan ere, bertan egiten du lanean eta ondo daki bere funtzionamendua, hala ere, berarekin lan egiten dutenei ere grabazio txiki bat egin die. Asteko, dandaka.com izan dugu, bertan musika gustatzen zaien pertsonentzako komunitatea da. Musika, parte-hartzaileak, musikazaleak, albisteak, bideoak, mp3-ak eta blogak biltzen ditu webgune hau. Bertan parte hartzea sustatu egiten da eta youtube eta myspaceko sarbide zuzena eskaintzen du. Batu egiten dira musika taldeen inguruko mugimenduak eta mugimendu horiek euskaraz sortzen dira. Ondoren, tokiko.tv-eko langile bat azaldu digu munduko telebista sareko ispilua da, telebista ikusteko aukera ematen duen webgunea da eta edukiak eta saioak aukeratzeko aukera ematen du baita ere bideoak ikusi eta gomendioak egin daitezke.

Interesgarria iruditu zait gaurko hitzaldia gainera erabili dituen bideoak oso eramangarri egin du hitzaldia eta gure parte hartzea jolas eta galderen bitartez jorratu du, hitzaldiaren parte eginez.

h1

“AITZIBER ONAINDIA” BILATZEN

Apirila 20, 2010

 Gaurkoan, nire izena “Aitziber Onaindia” jarri dit google bilatzailean eta nire harridurako 783 emaitza agertu dira nire izenaren inguruan. Batzuk lehenagotik ikusiak nituen baina berri asko agertu dira.

Bilaketa gehienak Ikus-entzunezko komunikazioekin zerikusi dute, esaterako,  informazio konpetentziak materiako bloga, proiektuaren bloga, web diseinuan egiten ari garen webgunea…baita nire gelakideen blogetan agertzen zen nire izena, dena unibertsitateko lanen inguruan.

Horrez aparte, Facebook-eko kontua agertzen zen. Bertan klikatzerakoan nire hainbat datu pertsonalak jartzen zituen, baita argazki bat ere. Horrek pixka bat larritu egin nago, izan ere, ez da nire gustukoa edonork nire datu guztiak jakitea. Horregatik berehala nire profileko hainbat gauza aldatu egin ditut. Facebook-en kontuaz aparte, Twitter-ekoa agertzen da ere.

Orrialdeak batzuk aurrera, Sopelako kultur etxean egin ditudan piano kontzertuen berri zegoen. Bertan, ekitaldien egunak, ordua eta jotzen nituen musika piezak ikus daitezke.

Aurretik irakurri neukan artikulu bat agertzen da, eta ez da batere nire gustukoa. Sapiens Tribune izeneko blog baten,  La actitud impersonal  izenbura duen artikulu bat agertzen da. bertan protagonista ni neu naiz. Artikuluaren autorea, Julian Montaño da, Filosofia ikasi zuen eta gaur egun Komunikazio arloan lan egiten du. Orain arte ez nuen gizon honen izena inoiz entzun, ez diot ezertaz ere ezagutzen eta hori da gehien nazkatzen nauena, izan ere ez dakit zein da nire izena jartzearen arrazoi, kasualitate hutsa izan daitekeelako edo ez. Gainera artikulu horren edukia ez zait batere gustatzen, neu naizelako historian agertzen den protagonista eta historia hori ez delako nire errealitatea. Gainera, artikulua pixka bat barregarria da eta zoro moduan agertzen da nire burua.

Amaitzeko, argazkietan egin dut bilaketa. Argazki gehienak nirekin nire gelakideen eta nire blogan agertzen diren argazkiak dira, baita Gasteizen juergan ateratako argazki bat ageri da. Baino ala eta guztiz, ni bakarrik agertzen naizen  bi argazki bat agertzen dira, egia esan ez zait grazia handirik egiten bertan ateratzea, baino egia esan ez zait asko ikusten.

h1

EUSKALDUNON EGUNKARIA

Apirila 15, 2010

Orain dela zazpi urte Euskal Herriak lurrikarra politiko itzela jasan zuen, Euskaldunon egunkaria itxi egin zuten. Botere publiko bat hautsi, eta gure mediorik preziatuena kendu ziguten.

Egunkaria 1990.urtean sortu  zen eta egunkari honen helbururik nagusiena, independientea , plurala, aurrerakoia, nazionala eta euskararen sustatzailea izatea zen, beste ezaugarri askoren artean.

2003ko otsailean, euskal herritarrentzat egun ilun bilakatu zen, izan ere, euskaldunon egunkaria itxi zuten, bertan lan egiten zuten 10 lagun  atxilotuz, hauek inkomunikatuak egon dira eta torturak jasan dituztela aitortu  dute. ETAko kide izatea leporatzen zieten eta horregatik zazpi urtez kartzelan egon dira  epaiketaren zai. Azkenean, 2010 epaiketa egin da, eta atxilotuak absolitu egin dituzte. Izan ere, ezin ziren inolako frogetan oinarritu.

Zazpi urte pasatu ostean, atxilotuak berriro ere aske dira, baina, herriak ez du pasatutako inoiz ahaztuko are gutxiago kartzelan igarotako momentu latz horiek.

h1

ARTEA ALA TORTURA?

Apirila 13, 2010

Google docs erabilita, zezenketen aurkako aurkezpen bat sortu dugu oraingoan.

Hauxe izan da gure aurkezpena.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.