h1

Sustatu

Martxoa 25, 2010

Sustatu Slashdot eta Barrapunton oinarritutako euskarazko blog kolektibo bat da, 2001.urtean sortua. Blog honen helbururik nagusiena, jendea entretenitzea da.

Bideoan, hainbat gai jorratzen dituzte, alde batetik politika eta bestetik , internet eta teknologi berriak, hauek euskararekin bateratzen dituzte. 2000-2500 bisitari inguru izaten dituzte egunean, gehienbat bat lan orduetan, horregatik hausnartu dezakegu, langileak direla blog hau gehien bisitatzen dutenak.

Goiena Sustatu finantzatzen duen enpresa da, hau dela eta, hainbat iragarki agertzen dira blogean, nahiz eta ez zaion garrantzi asko ematen, izan ere, ez da errentagarria, haien helburua beste bat baita.

Nahiz eta hasiera baten dena testua eta albisteak izan, gaur egun bideoak eta argazkiak ikusgai dira sustatun. Baina nahiz eta albisteak izan, Sustatu ez da egunkari digital bat, blog hau, egunkari digitalak ez bezela, jendeak igotako albisteak argitartaratzen ditu.  Gainera, iruzkinak idazteko aukera  dago, baita galderaren erantzuna jasotzeko ere. 2009ko irailean “What the fuck” deituriko atal berri bat gehitu zioten, interneten harritzen dieten gauzak idatziz.

Azken finean esan dezakegu, Sustatu irakurleok eraikitzen dugun blog bat dela, bertan, iradokizunak, albisteak, iritziak euskeraz emateko askatasun osoa dugulako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.