h1

NORK DU ERRUA?

Martxoa 16, 2010

Gaurko klasean, Orgasmo bat albiste bitxi irakurri dugu, neska baten bideo intimoak herri osoan zabaldu zena.Luzez eztabaidatzeko aukera eman digu, izan ere, iritzi ezberdinak agertu dira honen kontu.

Nire iritzia eman aurretik, gertatutakoaren laburpen txiki bat idatziko dut jarraian:

20 urteko neska batek opari berezi bat egin nahi zion Milanen ikasten zen bere mutilari. Bideoa berezia egiten zuena, bertan neska masturbatzen ari zela zen. Bideoak mobilaren kameraren bidez grabatu zituen, eta bertan gordeta zeuden. Halako baten, mugikorra galdu egin zuen mutil baten eskuetara iritziz. Honek bideoa ikustean, ez zuen birritan pentsatu eta bideoa herri guztian zehar zabaldu zuen. Hortik aurrera, neska guztiz ezaguna egin zen haren bideoagatik eta jendearen burlak jasaten zituen egunero.

Guzti hau kontatu eta gero, gure burura datorren galdera bakarra hauxe da; Nork du errua? Historia honetan bi errudun aurkitzen ditut, bi jarrera desegoki. Batetik, mutila daukagu errudun. Izan ere, mugikorra aurkitu eta berehala itzuli beharrean, jabearen pribatasuna gailendu egin zuen, eta gainera herri guztian zehar pasatu.  Argi dago mutilaren jokabide horren kausa morboa dela. Jende asko jokatzen du berdin jendearen intimitateaz ari garenean, izan ere, dena jakin eta ikusi nahi dugu, are gehiago barreak edo lotsak sortarazten duten gaiak baldin badira .  Hala ere, ez dago batere ondo, eta bestearen tokian ipini beharko ginateke momentu horietan.

Beste alde batetik, neska dugu errudun. Ez dut batere txarto ikusten holako bideoak grabatzea, baina nire ustetan nahiko intimoak dira eta ez dira edonon gordeta utzi behar, are gutxiago leku guztietara eramaten duzun gailu batean, eta gainera galtzeko hain erreza dena. Holako gauza bat, zure etxean giltzapetuta utzi beharko zenukeela uzte dut, horrela ez zen inongo arriskurik egongo galtzekotan.

Azken finean mutila, neska eta herritarrak dute errua. Neska bere pribatasuna ez gordetzeagatik, mutila mugikorra ez itzuli eta bideoak zabaltzagatik eta herritarrak, bideo hori neskaren kontra erabiltzeagatik, burla eginez, mina sortarazteko.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

Connecting to %s

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.