Archive for Martxoa 16th, 2010

h1

NORK DU ERRUA?

Martxoa 16, 2010

Gaurko klasean, Orgasmo bat albiste bitxi irakurri dugu, neska baten bideo intimoak herri osoan zabaldu zena.Luzez eztabaidatzeko aukera eman digu, izan ere, iritzi ezberdinak agertu dira honen kontu.

Nire iritzia eman aurretik, gertatutakoaren laburpen txiki bat idatziko dut jarraian:

20 urteko neska batek opari berezi bat egin nahi zion Milanen ikasten zen bere mutilari. Bideoa berezia egiten zuena, bertan neska masturbatzen ari zela zen. Bideoak mobilaren kameraren bidez grabatu zituen, eta bertan gordeta zeuden. Halako baten, mugikorra galdu egin zuen mutil baten eskuetara iritziz. Honek bideoa ikustean, ez zuen birritan pentsatu eta bideoa herri guztian zehar zabaldu zuen. Hortik aurrera, neska guztiz ezaguna egin zen haren bideoagatik eta jendearen burlak jasaten zituen egunero.

Guzti hau kontatu eta gero, gure burura datorren galdera bakarra hauxe da; Nork du errua? Historia honetan bi errudun aurkitzen ditut, bi jarrera desegoki. Batetik, mutila daukagu errudun. Izan ere, mugikorra aurkitu eta berehala itzuli beharrean, jabearen pribatasuna gailendu egin zuen, eta gainera herri guztian zehar pasatu.  Argi dago mutilaren jokabide horren kausa morboa dela. Jende asko jokatzen du berdin jendearen intimitateaz ari garenean, izan ere, dena jakin eta ikusi nahi dugu, are gehiago barreak edo lotsak sortarazten duten gaiak baldin badira .  Hala ere, ez dago batere ondo, eta bestearen tokian ipini beharko ginateke momentu horietan.

Beste alde batetik, neska dugu errudun. Ez dut batere txarto ikusten holako bideoak grabatzea, baina nire ustetan nahiko intimoak dira eta ez dira edonon gordeta utzi behar, are gutxiago leku guztietara eramaten duzun gailu batean, eta gainera galtzeko hain erreza dena. Holako gauza bat, zure etxean giltzapetuta utzi beharko zenukeela uzte dut, horrela ez zen inongo arriskurik egongo galtzekotan.

Azken finean mutila, neska eta herritarrak dute errua. Neska bere pribatasuna ez gordetzeagatik, mutila mugikorra ez itzuli eta bideoak zabaltzagatik eta herritarrak, bideo hori neskaren kontra erabiltzeagatik, burla eginez, mina sortarazteko.

h1

Prentsa idatzia interneten

Martxoa 16, 2010

Hedabidea idatziak krisian sartzen ari dira, izan ere, informazioa kontsumitzeko modu berria sortu da interneten bidez. Etorkizunik izango al du prentsa idatzia?

Aldaketa teknologikoak eta irakurle gazteek informazioa kontsumitzeko duten era desberdina dela eta, prentsa idatzia sekulako aldaketak jasaten ari da. Izan ere, gazteek, informazio asko kontsumitzen dute baina ezer ordaindu gabe. Honen arrazoia, aldaketa teknologikoak dira, internetek informazioa sarean dohain jasotzeko aukera ematen duelako.

Irakurleak gero eta informazio gehiago jasotzen hasi da profesionalak ez diren pertsonengandik, honen arrazoia, blogak, foroak eta bestelako guneak sortzearekin batera dator, gainera, albiste baten iritzia emateko aukera sortu da, hausnarketak egin edota eztabaidak sortu. Hala ere, iritziak libreak izan arren, batzuetan iritziak murriztuak daude, adierazpen  askatasun falta dela eta. Dena dela, blogetan, iritzia emateko  aukera zabalagoa da, baita egitateak kontatzeko, izan ere, betidanik, hedabide askok errealitatearen parte batzuk ezkutatu egin dute.  Beste alde batetik, sareari esker, informazioa gertatu bezain pronto irakur dezakegu, egun oso bat itxaron beharrean.

Nik, prentsa idatziaren gainbehera hau, aukera moduan hartzen dut. Egia esan, prentsa idatzia desagertuz gero, ez dit asko eragingo formatu digitalean irakurtzea ez didalako hain zaila egiten, gainera, modu errazago batean bilatu ditzakezu zure gustuko albisteak. Hala ere, askoz erosoagoa egiten zait, egunkaria edozein lekutan lasaitasunez irakurtzea, ordenagailu pantaila aurrean egon beharrean. Nire etxean esaterako, egunero egunkaria erosi eta irakurtzeko ohitura dago, izan ere, nire gurasoak ordenagailu baten aurrean ez ziren erabat ondo moldatuko.

Beraz, internet aukera bat  izan daiteke prentsan idatzian, baina oraindik ezin da zehaztu zer gertatuko den, argi dago bakoitza bere bidea egin beharko duela.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.