Archive for Martxoa 10th, 2010

h1

LANPOSTU BERRIA

Martxoa 10, 2010

Kazetaria izan nahi nuen, herriz herri albiste berrien bila joan nahi nuen. Festak, bitxikeriak edo gatazkak ikusi eta jendea informatu nahi nuen. Horregatik ikasi nuen kazetaritza eta gogoko nituen ikasketak amaitu bezain laster hasi nintzen Bilboko Txorimalo izeneko aldizkari txiki batean lan egiten. Nahikoa nuen hasteko, baina urteak aurrera egiten zuten eta nik ere aurrera egin nahi nuen. Egunerokotasunaz nekatzen hasi nintzen, dena monotonoa bihurtzen hasi zen eta gainera, nik gogoz egiten nuen lana, gutxi batzuk miresten zuten, izan ere, Txorimaloren irakurleak ez ziren asko.

Pauso bat aurrerago egin nahi nuen, eta aukera etorri zait. ABCn lan eskaintza bat egin didate. ABC, Espainiako egunkaria, ez da nik espero nuena. Ikasteko izugarrizko aukera dela soberan dakit baina, egia esan Madril ez da nire gustukoa.

Zer egin behar dut nik hiri horretan? Nire herria alde batera uzteko beharra daukat? Nire morala eta  ideien kontra jolasten duen hedabide batean lan egiteko prest nago? Ez dakit, baino ezetz esanez gero, nire bizitzan osoan lanpostu berdinean egoteko arriskua daukat, eta baietz esanez gero, kazetari esanguratsu bat bihurtzeko aukera dut, Madrileko kazetari esanguratsua.

Lau ordu besterik ez dauzkat erabakia hartzeko. Esku artean jarri didaten aukera oso izan arren, benetan jarraitu nahi dudan bidea nik neuk eraiki behar dut, gogor lan eginez. Horregatik argi daukat ez dut lan hori onartuko. Hemendik aurrera, nire ametsa biziko dut, nik aukeratutako mugara helduko naiz, lanean gogor eginez aukera nik sortuko dut.

h1

Firefox

Martxoa 10, 2010

Firefox gero eta gehiago erabiltzen hasi den nabigatzailea da.

Izan ere bere ezaugarriak oso nabarmenak dira eta nabigazioa askoz errazagoa bihurtzen dute. Hauek dira ezaugarririk azpigarrienak:

Helbide-barra adimentsua: zure webgune gogoenak segituan aurkitzen ditu.

Super-abiadura: ordenagailuaren memoria gutxiago erabiliz, orriak askoz bizkorrago ikus daitezke.

Laster markak: webguneak laster eta arin baten aurkitzen ditu.

Web iruzurren babesa

Nabigatzaile pribatua: sarean arrastorik ez uzteko.

Ezaugarriak aparte, firefox eskaintzen duen segurtasun maila oso handia da, izan ere, zure informazio pertsonala zuretzat gordetzen du. Gainera, nabigatzaile honek, hainbat gehigarri eskaintzen ditu. Nabarmena eta euskal herrian erabilgarriena, euskalbar da. Bertan euskarazko hainbat hiztegi elkartzen dira, eta helbide barra bezala agertzen da zure pantailan. Hainbat jendeen iritziak irakurri eta gero, argi konturatzen zara jendeak firefox erabiltzearen arrazoirik sendoena, firefox euskaraz izateko aukera dagoela da. Beste nabigatzaileak aldiz, gaztelerazko bertsioa soilik dute. Gainera, firefox-en abiadura aipatzen dute. Beste alde batetik, diseinua zu zuek aukeratzeko aukera duzu, diseinu estandarretik ateraz. Kolore berriak aukeratu ditzakezu edo botoiak handiagoak jartzea dago. Hauek eta beste asko dira firefox eskaintzen dituen ezaugarriak. Horregatik ea nabigatzaile guztiak firefox erabiltzen dute.

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.