Gaurko klasean Joxe Felix etorri zaigu hittzaldi bate ematera. Bertan argazkigintza bere zaletasuna dela aitortu digu eta horri buruz aritu da hizketan.
Flikr webgunea erabiltzen du argazkiak partekatzeko. Flikr sare soziak bat da eta bertan kontua duten guztiak, profil propio bat dute eta argazkiak igotzen dituzte guztion ikusgai. Joxe feliz orain dela bost urte egin zuen bertan dauka kontua, Atauri izenekoa, ikus dezakegunez dagoeneko 2909 argazki igo ditu.
Joxe oso bilduma zalea da, argazkigintza oso gogoko izan arren, ez da horretan aditua, horregaitik, ez du prefekzioa bilatzen, entretenimendua baizik.
Lehenengo pausua argazkia ateratzea da, ondoren flikr-era igotzeko, Joxe argi azaldu digu zeintzuk diren argazkiak igotzeko eman beharreko pausuak.
Argazkiak ateratzeko orduan kontuan hartzen du ze argazki mota atera nahi duen, horretarako objetibo bate do bestea erabiliko du. Raw eta Tiff formatuen erabilera azaldu digu. Hauek kalitaterik galdu gabe argazkia lantzeko aukera ematen duten formatuak direla jakitera eman du. Geroago, Photoshop programarekin ukitu txiki batzuk ematera lagundu digu eta aholku batzuk eman dizkigu, esaterako, argazkien tamaina 72 pixelera pixelera murriztea ere, ordenagailuko pantailak ez duelako erresoluzio handiagorik. Hau dena egin eta gero, argazkiak igotzeko ordua da, horretarako, 1001 aplikazioaren bidez egiteko esan ditu, azkarragoa delako.
Geroago, flikrren oinarritu da eta webgunearen funtzionamendu batzuk azaldu dizkigu. Perfila aldatzen, bildumak egiten, etiketak eta notak egiten, visiten datuak ikusten, taldeak sortzen eta norberaren argazki gustukoenak aukeratzen.
Orain, guk gara aholku guzti hauek praktikan ipini behar dugunok, izan ere, erabilgarriak izango zaizkigu etorkizun batean.













